ZeberioBizkaiko hegoaldean kokatuta dagoen udalerria da, Nerbioi ibarra eta Arratia artean kokatuta dagoena. Bi mendilerrok inguratutako harana da, 47,87km²-ko zabalera dau eta 1084 biztanle inguru zituen 2022. urtean.
Ekialdetik mendebaldera, Zeberio ibaiak zeharkatzen du udalerria, Nerbioi ibaian amaitu arte.
Bertan jaiotzen den errekak ematen dio izena herriari. ZeberioerrekaMurga mendian jaiotzen da eta Nerbioi ibaira isurtzen ditu bere urak. Zeberio errekaren arroak 48km2 ditu eta itsasoaren mailatik 240 metrora jaiotzen da Zeberio udalerrian.
Eskualdeko klima atlantikoa da, tenperatura leunekin eta urtaroen arabera aldaketa gutxirekin, baina prezipitazio dezenterekin urte osoan zehar. Ibarreko euriteek eta geografiak Zeberio ibaiaren dozena bat ibaiadar sortzen dituzte.
Zeberio udalerria 1379.urtean sortu zen ofizialki D.Juan infantearen eskutik. Aspalditik, Zeberioko bizilagunak bi taldeetan egon dira banatuak, Patroiak batetik eta Infanzoiak bestetik.
Bi talde horiek independenteki kudeatzen zituzten euren udalak. Hala ere, biltzar orokorrak antolatzen zituzten komunak ziren gaiak kudeatu ahal izateko, esterako; bideak, zubiak, eraikinak…
1743. urtean Zeberioko udaletxea eraikitzen hasi ziren eta geroztik biltzar orokorrak bertan gauzatzen zituzten. Alabaina, udaletxean ez zegoen bizilagun ororentzat tokirik, hori dela eta, asko biltzarretik kanpo geratzen zen eta euren boto eskubidea ez zen errespetatzen.
Zeberioko udala banatua egoteak herrian suposatzen zuen bikoiztasuna 1873. urtean amaituko zen, bertako korrejidoreak horrela aginduta. Horretarako udal bakarra eta fiel errejidore bakarra aukeratzeko agindua eman zuen.
Bilbo inguruan, Gerra Zibilaren garaietan , Altxamendu militarraren ostean, Txorierri eta Galdakao aldetik eraiki zen taktika militarra edo guda estrategia izan zen Burdin Hesia, 80km batez besteko luzeera zuena.
Eusko Gudarosteen (70 batailoitan antolatutako 40.000 gudari eta miliziarrek osatutakoa) eskutik, Frankoren armadari aurre egiteko helburua zuen horrek. 1936 eta 1937 bitartean eraikitako lubakiak, bunkerrak eta bestelako estrukturak ziren. Burdin hesia Gerra Zibilean zehar aktibo mantendu zen. Alabaina, estruktura horrek akats ugari zituen, hori dela eta, 1937ko ekainean armada Frankistak Bilbo hiria hartu zuen.[5][6]
Zeberioko herriak asko du esateko sorginkeriari dagokionez. Kontatzen denaren arabera, sorginkeriak presentzia handia izan zuen Zeberion. Bertan toponimo ugari existitzen dira; Gesala, Zeberiogana, Gorozitu, Etxazo… Hala ere, badago bat bertakoa ez dena, Dimako Petralanda eta, esan genezake azkeneko hori ezagunenetako bat dela.
Izan ere, esaten da, sorginak eta lamiak Zeberioko toki desberdinetatik Dimako Petralandara joaten zirela hegan; Olio berezi bat igurzten zuten eta “laino guztien azpitik, sasi guztien gainetik” esaldia esan eta hegan hasten ziren. Dimako Petralandako zelaian akelarreak eta sorginkeriak egiten zituztela esaten da, horregatik da bereziki ezaguna.
1555-1558. urteen bitartean, ez ziren gutxi izan sorgintzat epaituak izan ziren emakumeak, besteak beste, Zeberioko 18 lagun auzipetu zituzten Gesalan(zeberioko auzo bat da), Kalahorrako Inkisizioak aginduta. Hori gutxi balitz, Orozkoko 21 lagun eta Arratiako beste 22 emakume ere epaituak izan ziren. [7][8]
Zeberioko biztanleria beti izan da nahiko baxua, lursail asko dituen arren etxebizitzak ez baitirelako hain ugariak. Beheko taulan ikusi ahal dugun moduan, azken mendeko hamarkada ugariena, biztanleriari erreparatuz, 1940a izan zen. Gaur egun berriz nabarmen jaitsi da kopurua, 1073 biztanleraino. Baina momentuan Zeberiok 1084 biztanle ditu, orain dela 4 urte baino 11 biztanle gehiago. [9]
Bertako biztanleen generoari dagokionez, gaur egun, gehiengoa gizonezkoak dira, baina oso orekatuta daude zenbakiak gutxi batzuk gehiago bakarrik baitira. Adina erreparatuz berriz ez dago hain orekatua, nabarmena da 20-64 urteko pertsonen kopuru handia. Azken urteotan patroi bera jarraitu da, horregatik esan dezakegu Zeberio ez dela herri gaztea, baina ezta zaharra ere, bertako biztanleen bataz besteko adina 50 urtekoa da.
Zeberioko biztanleriaren %6,3a da Bizkaitarra, hau da, bertakoa. %2,3a berriz Euskal Herriko beste bi probintzietakoa da, , %1,9 Araba eta %0,4 Gipuzkoa. Baina Euskal Herriko beste probintzien ehunekoa baino nabarmenagoa da atzerritik etorritakoena %4,6 eta are eta gehiago beste lurralde batetik etorritakoena %6,8.
Beraz esan dezakegu Zeberioko biztanle gehienen jatorria dela Bizkaia baina bertakoak ez direnen gehiengoa beste lurralde batetik datozenak dira, ez Euskal Herritik etorritakoak.
Oharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[10]
Hazkunde begetatiboa
Urtea
1975
1976
1977
1978
1979
1980
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Hazkunde begetatiboa
−1
−8
−9
2
−6
−6
−5
−7
−10
−4
−11
−2
−7
−7
−6
−11
−11
−12
−6
−12
−15
−1
−2
−6
−10
−15
2
−7
−6
−13
0
−10
−4
−8
−7
−2
−5
−2
−5
−3
−3
−4
2
−3
−6
−10
−14
−10
−6
−12
−21
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[11] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
Urtea
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Bizirik jaiotakoak
5
12
8
8
8
11
10
10
3
10
7
10
11
8
10
11
11
9
10
13
6
7
13
9
6
3
4
4
5
6
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[12] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen% 39,3 udalerri berean jaioak ziren[13], probintziako batez bestekoaren (% 37,2) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne)% 6,8 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak% 4,4 —probintzian% 10,9—.
Udal
Prob
Udalerri berean ·% 39,3Probintzia berean ·% 47,2Erkidegoan ·% 2,2Beste erkidegoa ·% 6,8Estatutik kanpo ·% 4,4
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.
Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen% 85,4 Bizkaian,% 1,9 Araban, eta% 0,7 Gipuzkoan jaio ziren[14].
Bizk
EAEt
Bizkaia ·% 85,4Araba ·% 1,9Gipuzkoa ·% 0,7EAEtik kanpo ·% 12
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.
Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 667 etxebizitza zeuden: 444 (% 66,6) nagusiak eta 221 (% 33,1) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[17] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 57 (% 8,5) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 149 (% 22,3) hutsik zeuden.[18] Etxebizitza nagusien% 82,9 jabetzan zegoen eta% 14,4 alokairuan.[17]
667etxebizitza
444nagusi
Etxebizitza multzoa
444
221
Nagusiak (444)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (221)
Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)
368
64
Jabetzan (368)Alokairuan (64)Beste modu batean (12)
Guztira 444 etxegune zeuden, batez beste 2,4 egoiliarrekoak; horietatik 139 (% 31,3) pertsona bakarrekoak ziren.[17]
Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera
139
122
180
Egoiliar 1 (139)2 egoiliar (122)3-5 (180)6-9 (1)10 edo gehiago (2)
Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 124,1 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 61,2 urtekoa.[17] Etxebizitzen% 57,1 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta% 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[17] Etxebizitzen% 4,7 igogailua zuten.
Eraikineko etxebizitza kopurua
380
164
109
Etxebizitza 1 (380)2 (164)3-10 (109)11-20 (12)
Gela kopurua
101
148
187
195
1-3 gela (34)4 (101)5 (148)6 (187)7 edo gehiago (195)
Bainugela kopurua
486
175
Bainugela 1 (486)2 edo gehiago (175)
Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien% 0,7 berokuntza zentrala zuten,% 64,9 banakakoa eta% 30,4 noizean behingoa.[17] Horrez gain,% 0,0 hodien bidezko gasa zuten eta% 6,5 igogailua.
2019ko maiatzaren 26an eman ziren hauteskundeetan, EAJk eskuratu zuen berriz ere gehiengoa 395 botorekin. Beraz, Karlos Idrin Gorrotxategi alkate bezala jarraitu zuen lau urtez. [19]
2023ko maiatzaren 28an eman diren azkenengo hauteskunde hauetan, EH Bilduk lortu izan du gehiengoa, 351 boto lortuz, Ekain Goti Olabarri alkate bezala hautatuz.[20]
Zeberioko erdiguneko komertzioak eta interes puntuak.
Zeberioko ekonomiaren ehuneko handiena hirugarren sektoretik dator, hau da, zerbitzuetattik, %68,4 zehazki. Lehen sektoreari dagokionez BEGaren %12,5a hartzen du, ustiategiak, nekazaritza, abeltzaintza... honen parte izanik. 83 establezimendu daude udalerrian eta bertako BPGa 15.998€koa da.
Batez besteko familia errenta 48.285 eurokoa da eta pertsona errenta berriz 14.290 eurokoa.
Herriko enplegu tasa %54,2koa da eta udaleko gastua enplegua sustatzeko 8.693€koa. [21]
Errementari Museoa, 120 metro koadroko espazioa da, apartamentu turistikoen azpialdean kokatzen dena; garai batean Ermitabarriko eskolak hartzen ziren eraikinean.
Museo honen bitartez, Zeberioko Udalak bere iraganaren zati bat gorde dadila eta industria metalikoarekin zerikusia duen ondare etnografikoa etorkizuneko belaunaldientzat argitaratzea lortzen du.
Zeberioko Manuela Uriondo[22] hiztunaren pasartea, gerra denborako anekdota baten ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[23][24] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Biztanleen %90 euskalduna da herrian. Bertan, mendebaldeko euskara (bizkaiera) berba egiten da. Zehatzago, bizkaieraren barnean, sartaldeko azpieuskalkian[25] kokatzen den Arratiako euskara[23][24] egiten da.
Herrian bertan hainbat plan daude martxan euskara lehenesteko eta herriko biztanleen erakunde publikoen eta euskararen harremana estutzeko.[26]
Bilborako distantziari erreparatzen, bi errepideekin topatzen gara, 19 km-ko Artearako errepidearekin eta Bilbotik Urduñerako beste batekin.
Zeberioko garraio publikoari dagokionez, Bizkaibus da bertan existitzen den zerbitzu bakarra. Are gehiago, linea bakarra dago martxan; A3928 autobus-linea ,Artea - Ugao Miraballes - Artea.
Baina trenari dagokionez, hurbilen dagoen geltokia Miravallesen aurkitzen da, 7km-ra.