close
Edukira joan

Zegama

Zegama
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Zegamako ikuspegi orokorra.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaZegama
AlkateaIker Zubeldia
Posta kodea20215
INE kodea20025
Herritarrazegamarra
Ezizenabeleak
Kokapena
Koordenatuak42°58′33″N 2°17′25″W / 42.9758°N 2.2904°W / 42.9758; -2.2904
Mapa
Azalera35 km²
Altitudea296 m
Distantzia53 km Donostiara
Demografia
Biztanleria1.543 (2025:  2)
alt_left 754 (%48,7) (%51,3) 794 alt_right
Dentsitatea44,09 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 19
Zahartze tasa[1]% 17,84
Ugalkortasun tasa[1] 67,85
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 72,55 (2011)
Genero desoreka[1]% 21,08 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,76 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 84.45 + % 3.6 hartzaile (2021)
Etxeko erabilera[3]% 72.51 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://www.zegama.eus

Zegama Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. Arabako mugan eta Nafarroa Garaiko mugatik hurbil dago, haran menditsu batean, mendiz inguraturik, Oria ibaiaren ertzean. Itsas mailatik 296 metro gorago dago, 35 km2 ditu eta 2025. urtean 1.560 biztanle zituen.

Mugakide ditu iparraldean Zerain eta Segura, ekialdean Segura berriro eta Idiazabal, mendebaldean Legazpi, eta hegoaldean Asparrena eta Zalduondo (biak Arabakoak).

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkorriko mendilerroak eta Altzaniako mendiek Arabatik banatzen dute udalerria. Zegama Aizkorriren barrenean dago, Gipuzkoa eta Araba arteko bidean. Era berean, Nafarroatik ere oso hurbil dago.

Zegama Gipuzkoa eta Arabako pasabide natural garrantzitsu batean dago: Otzaurtetik eta Lizarratetik barrena doana, hain zuzen. Bide hori Erdi Aroaz geroztik behintzat erabili izan da Arabarekin bat egiteko.

Zegamak klima atlantikoa dauka. Haren batez besteko tenperatura 12 °C ingurukoa da. Toki euritsua da, egun euritsuak gutxi gorabehera urtearen erdiak dira, eta udazken haizetsuak ditu.

Zegamako jarduera ekonomiko nagusia industria da. Papera eta papergintzako produktuak ekoizten ditu, tresneria, eraikuntzarako materialak, lixibak, kloroa eta automobilen piezak.

Nekazaritzak eta artzaintzak ere garrantzia dute herrian. Nekazaritza mota ozeanikokoa da: artoa, patatak, barazkiak eta belarra ekoizten da. Ardien abeltzaintza ere nabarmena da.

Honela banatzen ziren sektoreak BEGaren arabera 2017an: Lehen sektorea % 4. Bigarren sektorea % 36,3. Hirugarren sektorea % 49,9. Eraikuntza % 9,8.[4]

2019an 1.532 biztanle zituen herriak. Horietatik % 19,13k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 9,4 ziren.[4]

Biztanleriaren tamainaUrtea120014001600180020002200189019201950198020102040ZegamaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 794 gizon, 754 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.13
0.00
 
95-99
 
0.27
1.26
 
90-94
 
1.59
0.88
 
85-89
 
3.18
2.02
 
80-84
 
2.25
4.03
 
75-79
 
4.51
4.28
 
70-74
 
5.84
7.30
 
65-69
 
5.57
8.06
 
60-64
 
5.84
5.29
 
55-59
 
6.37
8.69
 
50-54
 
5.97
9.57
 
45-49
 
9.02
7.81
 
40-44
 
6.90
6.80
 
35-39
 
5.97
4.41
 
30-34
 
5.97
2.90
 
25-29
 
3.98
4.16
 
20-24
 
3.85
6.68
 
15-19
 
5.31
7.18
 
10-14
 
6.90
5.54
 
5-9
 
6.63
3.15
 
0-4
 
3.98
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[5]

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 58,4 udalerri berean jaioak ziren[8], probintziako batez bestekoaren (% 45,5) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 6,6 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 10,3 —probintzian % 11,6—.

Udal
Prob
Esta
Udalerri berean · % 58,4Probintzia berean · % 23,3Erkidegoan · % 1,4Beste erkidegoa · % 6,6Estatutik kanpo · % 10,3
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 79,3 Gipuzkoan, % 0,9 Bizkaian, eta % 0,4 Araban jaio ziren[9].

Gipu
EAEt
Gipuzkoa · % 79,3Bizkaia · % 0,9Araba · % 0,4EAEtik kanpo · % 19,4
Biztanleria jaiolekuko probintziaren arabera (2025). Iturria: Eustat.

Biztanleria atzerritarra

2025. urtean, biztanleen % 10,3 atzerriko nazionalitatea zuten[10]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Hego Amerika (% 29,4), Ekialdeko Europa (% 26,9), Magreb (% 12,5) ziren.

Jaiolekuko herrialde nagusiak Kolonbia, Errumania, Maroko dira.[11]

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 50,5Europa · % 26Afrika · % 18,2Asia · % 5,2
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Kolonbia55 · % 28,6
Errumania29 · % 15,1
Maroko25 · % 13
Bolivia6 · % 3,1
Argentina5 · % 2,6
Kuba3 · % 1,6
Frantzia2 · % 1
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

Eustaten 2024ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren arabera, udalerrian 859 etxebizitza zeuden: 622 (% 72,4) nagusiak eta 236 (% 27,5) gainerakoak (bigarren egoitzak edo hutsik).[12] 2021eko Zentsuaren kontsumo elektrikoaren arabera, 107 (% 12,3) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 114 (% 13,1) hutsik zeuden.[13] Etxebizitza nagusien % 85,5 jabetzan zegoen eta % 10,5 alokairuan.[12]

859etxebizitza
622nagusi

Etxebizitza multzoa

622
236
Nagusiak (622)Gainerakoa (bigarrena edo hutsik) (236)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)

532
65
Jabetzan (532)Alokairuan (65)Beste modu batean (25)

Guztira 622 etxegune zeuden, batez beste 2,5 egoiliarrekoak; horietatik 200 (% 32,2) pertsona bakarrekoak ziren.[12]

Etxeguneak egoiliar kopuruaren arabera

200
160
252
Egoiliar 1 (200)2 egoiliar (160)3-5 (252)6-9 (10)

Etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria 96,5 m²-koa zen eta batez besteko antzinatasuna 58,2 urtekoa.[12] Etxebizitzen % 28,3 etxebizitza bakarreko eraikinetan zeuden eta % 0,0 21 etxebizitza edo gehiagoko eraikinetan.[12] Etxebizitzen % 38,1 igogailua zuten.

Eraikineko etxebizitza kopurua

243
487
84
Etxebizitza 1 (243)2 (44)3-10 (487)11-20 (84)

Gela kopurua

79
104
479
131
1-3 gela (79)4 (104)5 (479)6 (131)7 edo gehiago (65)

Bainugela kopurua

584
267
Bainugela 1 (584)2 edo gehiago (267)

Berokuntzari dagokionez, etxebizitza nagusien % 9,2 berokuntza zentrala zuten, % 70,7 banakakoa eta % 18,3 noizean behingoa.[12] Horrez gain, % 14,0 hodien bidezko gasa zuten eta % 44,1 igogailua.

Berogailu mota

% 9,2
% 70,7
% 18,3
Zentrala (% 9,2)Banakakoa (% 70,7)Noizean behingoa (% 18,3)

Bestelako ekipamenduak (etxebizitza nagusiak)

Hodien bidezko gasa% 14,0
Ur bero zentrala% 48,4
Igogailua% 44,1

2015eko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Zegama Lantzenek 442 boto. EH Bilduk 394 boto. PSE-EEk 4 boto. PPk 2 boto.[14][15] Zegama Lantzeneko Joseba Izagirre izendatu zuten alkate.[16][17]

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Zegama Lantzenek 474 boto. EH Bilduk 397 boto. PSE-EEk 4 boto.[15][18] Zegama Lantzeneko Joseba Izagirre izendatu zuten alkate.[19]

Hauek izan dira Zegamako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[20]
Jose Telleria Telleria[20] 1979 1983 Independenteak
1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991 Eusko Alkartasuna
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Eusko Alkartasuna
1999 2003 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
2003 2007 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
2007 2011 Zegama Lantzen
2011 2015 Zegama Lantzen
Joseba Izagirre Arocena[16] 2015 2019 Zegama Lantzen
Joseba Izagirre Arocena[19] 2019 2023 Zegama Lantzen
Iker Zubeldia Katarain 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

Zegama ingurutik, baina ez herritik bertatik, N-1 errepidea igarotzen da. Gipuzkoa eta Araba lotzen dituen errepide nagusi honetara iristeko bi modu daude, bata Etzegaratetik eskualde mailako GI-2637 errepidea jarraituz (Arabatik etorriz gero) eta bestea Beasaindik errepide bera baina iparraldetik hartuz (Donostiatik etorriz gero).

Irun-Madril trenbidea udalerritik igarotzen da eta bi geltoki ditu, Apeaderoa eta Otzaurte.

Garraio publikoari dagokionez, Goierrialdea autobus konpainiak Zegama-Beasain bidea eskaintzen du.

Zegamako Antonio Guridiren[21] testigantza, gerraurreko eskolan ikasle mordoa eta irakasle bakarra zegoela kontatzen duenekoa. Eukal Herriko Ahotsak[21][22] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

2016an herritarren % 83,25 euskalduna zen.[4]

Zegamako euskara[23] gipuzkeraren aldaera bat da, sartaldeko hizkeren artean, Goierriko euskara[24][21], hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[22] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2004tik aurrera, urtero maiatzean, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egiten da: Mendi Lasterketako Munduko Koparako puntuagarria da.

Zegamako San Martin Toursekoaren elizaren ataria.

Zegamar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zegamako udaletxea.

Zegama Gipuzkoako Partzuergo Txikiko eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da berauen sorreratik.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. 1 2 3 «Web Eustat. Zegamako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  5. Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera). .
  6. «Euskal AEko hazkunde begetatiboa, lurralde eremuka. 1975 - 2023-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-29).
  7. <ref> «Euskal AEko jaiotza biziak, lurralde-eremuen eta sexuaren arabera. 1996 - 2024-PxWeb» PxWeb (kontsulta data: 2026-07-30).
  8. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Gipuzkoa.tab.
  9. Eustat, «Biztanleria jaioterriaren arabera», Jaioterria - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  10. Eustat, «Biztanleria nazionalitatearen herrialde-taldearen arabera», Nazionalitatea - Euskal Autonomia Erkidegoa - udalerriak.tab.
  11. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Gipuzkoa.tab.
  12. 1 2 3 4 5 6 «Etxebizitzen parkea» Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Etxebizitzak (Eustat).
  13. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  14. «2015(e)ko Irailak 25 udal hauteskundeak, emaitzak, Zegama (Gipuzkoa). | EiTB udal hauteskundeak» www.eitb.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  15. 1 2 www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  16. 1 2 «Joseba Izagirre Zegamako alkate 442 botorekin» Goierriko Hitza 2015-05-24 (kontsulta data: 2020-07-19).
  17. «Joseba Izagirre: "Udalaren helburua da egun dauden zerbitzu guztiak mantentzea"» Goierriko Hitza 2015-10-01 (kontsulta data: 2020-07-19).
  18. «2019(e)ko maiatzaren 26(e)ko udal hauteskundeak, emaitzak, Zegama (Gipuzkoa). | EiTB udal hauteskundeak» www.eitb.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  19. 1 2 «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (kontsulta data: 2020-07-19).
  20. 1 2 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2021-01-10).
  21. 1 2 3 «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-19).
  22. 1 2 «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-19).
  23. «Zegama - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-09-19).
  24. Goierri. 2018-07-30 (kontsulta data: 2018-09-19).
  25. Goitur. (2018-11-02). «Ondare Kulturala: San Adriango tunela» Goierri Turismo (kontsulta data: 2026-01-17).
  26. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco. «San Martín Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  27. «San Martin de Tours eliza nagusia» Zegamako udala (kontsulta data: 2020-07-19).[Betiko hautsitako esteka]
  28. «Sancti Spiritu Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  29. «Sancti Spiritu» Zegamako udala (kontsulta data: 2020-07-19).[Betiko hautsitako esteka]
  30. «Consistorial etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  31. «Udaletxea» Zegamako udala (kontsulta data: 2020-07-19).[Betiko hautsitako esteka]
  32. Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco. «Mazkiaran Barrena. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  33. «Altzibar teileria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  34. «Andueza ospitalea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  35. «Anduetzako Ospitalea» Zegamako udala (kontsulta data: 2020-07-19).
  36. «Artzaenea jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  37. «Elurretako Gure Ama Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  38. «Gurutze Deunaren baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  39. «Gurutze Santuko Ermita» Zegamako udala (kontsulta data: 2020-07-19).[Betiko hautsitako esteka]
  40. «Intxausti berri errota. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  41. «San Bartolome baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  42. «San Bartolome baseliza» Zegamako udala (kontsulta data: 2020-07-19).[Betiko hautsitako esteka]
  43. «San Pedro baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  44. «San Pedro Baseliza» Zegamako udala (kontsulta data: 2020-07-19).
  45. «Ugarte Zahar baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-07-19).
  46. «Otzaurteko Andra Mari Baseliza» Zegamako udala (kontsulta data: 2020-07-19).[Betiko hautsitako esteka]
  47. «Arakama-Azpikoa Errota» Zegamako udala (kontsulta data: 2020-07-19).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]