close
Edukira joan

Hygrocybe quieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hygrocybe quieta
Image
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe quieta
Singer, 1951
BasionimoaHygrophorus quietus

Hygrocybe quieta Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskartzat hartzen den espeziea da, eta ez du inolako erakargarritasunik sukaldaritzarako.

Kapela: 2 eta 7 cm arteko diametrokoa, gaztetan kanpai itxurakoa, ondoren laua titi kamuts batekin, ilegabea edo fibrila fin batzuekin, hori-urre kolorekoa edo hori-laranjakoa.

Orriak: Lodiak, zabal, zabalak, izurtuak, sabeldunak eta itsatsiak. Kolore horixkakoak edo arrosa-laranjakoak.

Hanka: 2 - 6 x 0,5 - 1,5 cm-koa, barnehutsa, leuna, baina ez likatsua, konprimitua, hori-arrautza kolorekoa.

Haragia: Mehea, hori-limoi edo hori-laranja kolorekoa, zimitzen usain desatsegina du, Lactarius quietus gogorarazten du.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe flavescens delakoarekin, baina honek ez du Lactarius quietus espeziearen usainik. Badira beste Hygrocybe horixka batzuk, eta horiekin nahas daiteke: Hygrocybe chlorophana, Hygrocybe constans, Hygrocybe aurantiosplendens, etab.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkeneko espeziea da, eta basoetako leku belartsuetan, belardietan eta larreetan ateratzen da.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guadalupe, Puerto Rico, Islandia, Kanariak, Europa, Errusia, Txina, Kenya, Papua Ginea Berria, Australia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 137 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 204 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 411 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 108 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Hygrocybe quieta: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]